XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hezkuntza sistemak eginkizun bikoitza dauka: alde batetik eginkizun sozializatzailea, pertsonak gizartera egokitu eta bideratzen ahalegintzen dena, alegia; eta bestetik prestakuntza intelektualaren eginkizuna, aro eta gizarte bakoitzean nabarmen erazitako eduki kulturalak transmititzen dituena.
Eta hori guztia pertsona libreak egiteko, burujabeak eta garatzeko gai izango diren pertsonak.
Horregatik, hezkuntzarako sarbidea beharrezko baldintza da pertsona gizarteratzeko, horrek baldintzatzen baititu neurri handi batean geroko lan aukerak.
Aztertuko diren gaiak izango dira, alde batetik, emakumeak lortutako heziketa mailak, eta bestetik, araututako nahiz arautu gabeko heziketa barnean ikasketak egiten ari diren emakumeen egungo egoera.
Baina emakumea, ikaslea ezezik irakaslea ere bada, Hezkuntza Sisteman bere eginbeharra betetzen duena, eta horrexegatik aztertu behar da haren egoera eta ekimena, sistema barruan.
Hezkuntza munduan emakumeek duten egoerari buruzko azterketak ez du zenbakiak soilik jasotzen, horrezaz aparte, eta batez ere, azterketa kualitatibo bat da, horren barnean zer gertatzen ari den ikertzen duena, hain zuzen ere.
Emakumeak ehunetik ehun eskolaratzen badira ere, eta prestakuntza mailan gailurra jotzen badute ere, sozializazio kodeak aldatzen ez badira eta balore berriak bereganatzen ez badituzte ez emakumeek ez eta gizonek ere, ez dugu eskema zaharrak eta balore tradizionalak errepikatu baizik egiten.
Horregatik da hain beharrezkoa Hezkuntz Sisteman hezkidetzaren arloan zertan egin den aurrera eta zertan atzera aztertzea.
Emakumeetan erdiak baino gehiagok lehen mailako ikasketak baizik ez dituzte.
Horiei eransten badizkiegu inolako ikasketarik izan ez dutenak, kasik % 70era iristen dira, % 69,2, ikasketa mailarik apalenak dituzten emakumeak.
Hori dela eta, baiezta zitekeen beren heziketa amaitutzat eman duten emakumeen prestakuntza, oro har, guztiz apala dela.
Gelditzen den %30,7 hori honela banatzen da: %22,2 maila ertaineko ikasketak eta %8,5 besterik ez, erdi-goi mailakoak eta goi mailakoak.
Bertan egindakoa.